jueves, 29 de septiembre de 2016

THE BODY

Hello!
We have already started with the first story called "Be careful with my bike" and we are learning some new vocabulary related to the parts of the body.
Here you have some games to play and to learn.
Enjoy!
Pirate board game
Body matching
Body-word search
Labeling the body



miércoles, 28 de septiembre de 2016

UROLA KOSTA EZAGUTUZ

Gure lehenengo gaia, gure bazterren ingurukoa da, eta hemen, Urola Kostan zentratuko gara. Horretarako, bi proiektu ditugu martxan, alde batetik, taldekako puzzlea osatzen dabiltza eta bestetik, Urola Kostako herriekin, albistegi umoretsu bat egingo dute, bertako informazioa, beraien asmatzeko gaitasunarekin uztartuz.
Hona hemen Urola Kostako mapa, ezagun egingo zaizuena!
Honekin lotuta, Gipuzkoa orokorrean lantzeko eta ezagutzeko, hemen duzue jolas aproposa, beheko link-ean.


Gustatu al zaizu? Dibertigarria ezta?

4. MAILA ERE MARTXAN DUGU!!

Iazko urteari jarraituz, 2. zikloaren hurrengo pausura iritsi gara, 4. mailara alegia! Indarrez eta gogo handiz hasi ere! Animo ikasturte berrian, ikasle eta guraso!

lunes, 26 de septiembre de 2016

Ikasturtea amaitzear den honetan, eginiko irteeren eta gelako proiektu ezberdinen argazkiak pilatuak genituenez, bideo hauen bitartez eskeintzen dizkizuegu guztiak, honako atalean. Zenbat lan egin dugun eta zenbat gozatu dugun irteeretan aurtengoan! Ea datorrena ere hau bezalakoa edo hobea den!

Oporraldi ona pasa eta gozatu udaz!


Matematikak lantzeko jolas gehiago

Zatiketak lantzen jardun garenez, hona hemen horiek lantzen jarraitzeko jolasak. Biderketak errepasatzen jarraitzeko eta buruzko kalkulurako ere jolasen bat edo beste jartzen dizkizuegu. Ikas dezatela jolastuz eta gozatuz!

BURUZKO KALKULUA

DENETARIKO ERAGIKETAK

BIDERKETAK

ZATIKETAK

ZATIKETAK1

ZATIKETAK 2

HEZIKETA FISIKOKO KLASEETAN DANTZAK IKASTEN!!

Oraingo honetan, heziketa fisikoko saioetan urtero lantzen diren dantzetako bi jartzen dizkizuegu ikusgai, Katadera eta Txulalai dantzak alegia. Begira nola mugitzen dituzten ipurdiak gure ikasleek!

EGIPTOKO MAKETAK!!

 Hemen duzue bigarren unitatean burututako proiektuaren bideoa! Gustora jardun dira beraien maketak sortzen eta osatzen, gozatu egin dute!

EGIPTORA BIDAIATUZ...

Txanelako bigarren unitatean murgilduta gaude eta Egiptori buruz hainbat eta hainbat kontu ikasten gabiltza.
Proiektu eder bat ere sortzen goaz eta honekin batera, bertako lan ohiturak, historia eta hainbat informazio pilatzen goaz. Pentsa, egipziarrez idazten ere ikasten hari gara!! Hona hemen egipziarren alfabetoa, nola deitzen zaio?

LEHENENGO UNITATEKO PROIEKTUA "NIRE TXOKO KUTTUNA"

Hemen duzue proiektua egiten jardun direneko eta amaitu duteneko argazkiekin osatutako bideotxoa. Ea zuen gustukoa den!

EUSKAL HERRIA

Dakizuen bezala, gai honetan gure herria lantzen gabiltza, baina gure herria kokatzerako orduan, Euskal Herrian kokatu behar gara, bertako probintzia eta hiriburuak ezagutu eta Orio non kokatzen dugun ikasiz. Horregatik, Euskal Herriko mapa ikasten hasiak garenez, jolasten ikasteko, ondorengo jolasak jarriko ditugu.



MATEMATIKAKO BIDERKETAK LANTZEKO JOLASAK

Matematikan aurtengo hasiera honetan biderkaketa taulak menderatu beharko ditugunez, hemen jartzen dizkizuegu horiek lantzeko jolas batzuk.
Ea jolas hauekin biderkaketak ikastea helburu dugun honetan jolasten ikasten dugun! Gozatu ezazue!


BIDERKETAK 1 (Taulak banaka landu daitezke jolas honetan. Adib: 2-ko taula)

BIDERKETAK 2 (Biderketak lantzeko beste modu bat izango da jolas honek emango diguna, emaitza eta zenbaki bat ematen baitigu eta guk tarteko zenbakia asmatu beharko dugu.

BIDERKETAK 3 (Jolas honetan biderketak nahastuta galdetzen dizkigu, ondo erantzunez labirinto baten irteerara iritsiko garelarik)

LH 3.maila ere martxan daaa!


Ikasturtea hasi berri dugu eta lanean gabiltza jadanik jo eta su. Pixkanaka jolas, informazio edo argazki ugari sartuz joango gara, beti ere lantzen goazen gaiaren arabera. Beraz, bloga prest dugu eta zuen iruzkinak entzuteko ere prest gaude! Animo eta ekin...